lunes, 16 de abril de 2012

kexa egunkarian

Azkenaldi honetan lanetik etxera bueltatzen naizenean lotu gabe ibiltzen den txakur batekin topo egiten dut nire etxeko atarian.
Animalia ez dabil kalean bakarrik, noski. Metro batzuk atzerago, gauero, bere jabea ikusten dut.

Ohikoa bihurtu den bezala ia etxeko atarira iristear nagoenean txakurrak ikusten nau eta lasterkan niregana hurbiltzen da, jolasteko asmoz.
Animalia izugarrizko neurria dauka eta nahiz eta txakurren munduan aditua ez izan, ausartuko naiz esaten arriskutsuen arrazakoa dela.

Hasteko,kasu batzuetan derrigorrezkoa da muturrekoa jartzea, eta dakidanez ezin dira ibili kalean lotu gabe, are gutxiago, lehen aipatu ditudan arrazakoak.

Jarraitzeko adierazi nahi dut pertsona batzuek beldurra diegula animali hauei eta uste dut egoera hau guztiz ulergarria dela, areago hauekin bizipen txarren bat izan duzunean.

Hau dela eta deialdi zabala egin nahiko nuke txakur hauen jabeei euren animaliak lotuta eraman ditzaten , segurtasuna, errespetua eta lasaitasuna eskainiz herritar guztiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario