jueves, 19 de abril de 2012

Auzoan zabaltzeko asmoz, idazki bat egoera bat salatzeko eta bilera bat egiteko proposatu

Azken egun hauetan, auzoko kaleetan zehar ateratzen naizenean paseotxo bat emateko asmoz, konturatu naiz gure bazter guztiak zaborrez beteta daudela. Penagarria da. Gu, hemengo biztanleok garenez ezin ditugu utzi gure karrikak arduragabe. Hasteko, behin gure animaliek egiten dituzten euren beharrak, jaso egin behar ditugu, horrela bada, ez ditugu ia garbituko zapatak etxera iristen garen bakoitzean, gure oinetakoen zolak kakaz beteta daudelako. Zertarako dugu gure kaleko ertz bakoitzean paperontzi edota edukiontzi bat? Kalea apaintzeko? Ez. Etxean bezala egiteko, noski! Nahi ez dugun guztia ontzi hauetan botatzeko: papera, plastikozko botilak, eta abar. Gogora ezazue edukiontzien eta paperontzien koloreak argi azaltzen dizkigutela non bota behar dugun zabor mota bakoitza. Bestalde, zerbait pentsatu behar dugu gure gazteek kontzientzatzeko, eta “botellon” egin ondoren jakin dezatela ezin dituztela botila eta zabor guztiak herriko parkean utzi, ez bakarrik ez zikintzeko, baizik eta kristala arriskutsua izan daitekelako, are gehiago parke batean. Hori dela eta, animatu eta parte hartu, datorren asteazkenean, hilak 16, burutuko den bileran, guztion artean konponbidea bila dezagun. Lazkaoko bizilagun kezkaturen bat

No hay comentarios:

Publicar un comentario