martes, 17 de abril de 2012

Merkataritza-gune handiak. Tenplu berriak?

Gaur egungo gizartean geroz eta jende gutxiago joaten da elizara, batez ere, asteburuetan. Zergatik ote? denbora librea pasatzeko beste tenplu batzuk aurkitu ditugulako, hain zuzen ere, leku hauek ez daude erlijioarekin erlazionatuta baizik eta kontsumoarekin: merkataritza-gune handiak.Halatan, lehen gure aitona-amonek apaizari aitortzen zizkioten bekatuak eta beldurrak, egun, aldiz, horrelako saltokietan kanporatzen ditugun txartelari su emanez.
Zer eskaintzen dizkigute merkataritza-gune handiak hain arrakastatsuak izateko?
Hasteko, zerbitzu ugari; saltokian denetarik duzu, hau da, horrelako leku batera joan zaitezke erosketak egitera (arropa, janaria, etabar) , zinemara, jatetxe batera afaltzera edota ileapandegira zure auzokoarena itxita baldin badago lanetik etxera iristen zarenean.
Beste abantaila ordutegiarena da. Merkataritza-gune handietan ez dute ixten eguerdian eta arratsaldean luzatzen da gehiago auzo eta herriko dendetan baino.
Badakit saltoki hauetan lan egiten duten langileek ez daudela lan-baldintza onenean eta horrekin ez nago ados, baina ordutegia ona iruditzen zait. Laneko ordutegiaren arabera kasu batzuetan ateratzen zarenean dendak itxita aurkitzen dituzu eta lan egiten baldin baduzu astelehenetik larunbatera … ez duzu eskubiderik arropa erosteko?
Aparkalekuaren kontua. Hemen dohainik duzu, dendatik gertu eta kotxea kalean utzi gabe.
Jarraitzeko, eguraldi txarra egiten duenean ez duzu ibili behar leku batetik bestera, gune honetan dena zure esku duzulako eta nahiz eta eguraldi ona egin, ez duzu ibili behar kilometro batzuk dendaz denda.
Bestalde, ulertzen dut jendeak aukeratzen duenean merkataritza-gune handia arratsaldea pasatzeko , are gehiago, seme-alabak dutenek, alde batetik, erosoa delako leku berean behar duzun guztia eros dezakezulako eta bestetik, han haurrentzako gune aproposak daudelako.

Aitzitik tenplu hauetan saltzen dizkiguten produktuak orohar merkeagoak dira eta maiz ez dira kalitate onenekoak.
Egia da ere hango denda batean sartzen zarenean dirudi diskoteka batean zaudela, musika oso altu jartzen dutelako: marketing-en estrategiak. Horretaz gain, sarritan saltzaileak ez dira oso adeitsuak bezeroekin eta onartu behar dut urteko garai jakin batzuetan jendez beteta daudela eta nazkagarria suertatzen zaidala.
Hori dela eta gustatuko litzaidake aipatzea gure auzoko dendak oso paper garrantzitsua betetzen dutela , betidanik euren zerbitzuak eskaini dizkigutelako, bertako produktuak eta kalitate ona lotzen. Hala ere, ontzat hartu behar dugu zergatik diren etorkizuneko tenplu hauek hain arrakastatsuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario