miércoles, 29 de febrero de 2012

Botikaren bat

NIRE BOTIKAREN BAT
BERBENA-BELAR XARABEA (KATARRO ETA GRIPERENTZAKO)
OSAGAIAK:
- Litro bat ardo txuri
- 100 g berbena-belar (lehorra)
- 800g azukre
Jarri osagai guztiak su txikian egosten ordu betez, gutxitu eta eztiaren loditasuna lortu arte. Hau ondoren, ateratzen zaiguna pasatzen dugu iragazki txino batetik. Gero uzten dugu ordu pare bat pausatzen eta prest!
Koilarakada handi bat edan goizean eta gauen, egin duguna bukatu arte.

Ume lapurtuak

Azkenaldi honetan ume lapurtuen gaia pil-pilean dago. Dirudienez egun hauetan Donostiako mediku eta moja batzuk identifikatuak izan dira ume lapurtuen kasu batzuetan parte hartzeagatik. Ume asko izan dira hau sufritu dutenak.
Nortzuk dira ume hauek? Gutxi gorabehera 40 hamarkadatik 90 hamarkadara jaio ondoren saltzen zituzten umeak dira. Hau da, emakumeei erditu ondoren , medikuek esaten zieten euren seme edo alabak hilda zeudela. Hau esan ondoren, prestatzen zituzten ustezko hilotzak euren hilkutxetan eta gomendatzen edo behartzen zituzten gurasoek ez ikustera.
Beste egoera batzuetan umeek bidaltzen zituzten umezurtz-etxeetara edota mojatako komentu batera eta handik adopzioan ematen zituzten. Esaterako, gai honi buruz irakurri nuen azken berri batean , ume batzuek Kanarietara bidaltzen zituztela aipatzen zuten.
Urteak pasa eta gero, eta familia hartzaileak seme-alabei kontatzerakoan beraiek ez zirela benetako gurasoak, ume hauek, edota guraso biologikoak aztertzen hasi dira euren jatorria.
Ikerketa asko egin eta bahimenak lortu ondoren, guraso biologikoen kasu batzuetan jakin dute beraien seme-alaben hilkutxak hutsik zeudela hauek ireki ondoren.
Nortzuk dira ba, ume hauen lapurrak? Jakin dugunez ospitaleko pertsonal asko inplikatuta dago eta baita han lan egiten zuten moja batzuek ere.
Zertarako lapurtu ume hauek? Argi dago. Dirua lortzeko eta modu erraz batean. Negozio hutsa bilakatu zuten garai batean.
Zer gertatuko da negozio beltz honetan parte hartu zutenekin? Lehen esan dudan bezala, badirudi seme-alabak edo gurasoak izan zirenak mugitzen ari direla eta prest daude bukaera arte iristea.
Nire ustez, negozio honetan parte hartu dutenek euren zigorra ordaindu behar dutela. Bost axola moja, mediku , torero edota printzesaren senarra izatea, oso larria iruditzen zaidalako umeekin trafikatzea, diru baten truke.