lunes, 16 de enero de 2012

Lehenengo Idazlana

Zorionez aurtengo eguberri-jaiak amaitu dira. Egia esan, txikitan asko gustatzen zitzaizkidan opor hauek. Alde batetik, ume guztiek bezala asko gozatzen nuelako Olentzeroren eta Errege magoen bisitekin.
Beste alde batetik, senitarteko guztiekin afaltzeko elkartzea oso berezia iruditzen zitzaidalako.
Hazten zarenean, berriz, festa hauek ez dituzu berdin gozatzen. Behin Olentzeroren magia jakinda, eguberrien zentzua ez da berdina. Hortzak berdintzen zaizkizunean etxean ez daudenak faltan nabari dituzu.
Egun, pertsonalki festa hauek triste samarrak iruditzen zaizkit.
Lehenik, eta lehen aipatu dudan bezala, mahai batean elkartzen zarenean ez daudenen presentzia gehiago faltan sumatzen duzulako. Horrekin ez dut esan nahi, beste garai batzuetan ez naizela beraietaz gogoratzen baina, adibidez, nire familia oso handia da, beraz, denok elkartzeko garai aproposena eguberrietan da.
Bigarrenik, gabonak oso luzeak direla uste dut. Horrek bere alde onak eta txarrak ditu. Abantailen artean esan dezaket ongi etortzen zaizkigula lanetik deskonektatzeko.
Desabantailak ugari dira. Hasteko, hainbeste egun oporretan pasatu ondoren, normalean, oso zaila egiten zaigu berriro gure eguneroko bizimodura bueltatzea, ohiturak aldatzen baititugu.
Jarraitzeko, nik pentsatzen dut eguberriak gehiegikerien garaia dela. Denetik jaten eta edaten dugu, asko gainera.
Ez da nahikoa abenduaren 24an egiten dugun afariarekin, ez. Hurrengo eguerdian, eta oraindik azken kubataren zaporea ahoan duzula, berriro elkartzen gara bazkaltzera.
Batzuetan bazkalondoan luzatzen baldin bada, sobran dagoenarekin beste afari bat antolatzen dugu.
Hurrengo astean, hau da, 31n hasiko zara pentsatzen pasatu zarela. Horretarako, urtarrilaren 2tik aurrera urte berri honetarako zeure asmo onak pentsastuko dituzu: ez dut erreko gehiago, kiroldegira egunero joango naiz, dietan hasiko naiz, etabar.
Ezin dugu engainatu geure burua. Nik ez behintzat, urtarrilaren 5ean nahiz eta erregeetan ez sinetsi (ez magoetan, ez monarkikoetan) berriro elkartzen gara, nola ez... afaltzeko eta opor hauei amaiera on bat emateko parranda galant batekin.
Eta ezin dugu ahaztu gabonetan kontsumitzen duguna: opariak, parrandak, afariak, janaria, edari, etabar.
Bukatzeko, nire ustez, hobeto gaude goizean goiz jaiki, gure eguneroko lanak bete eta asteburua heltzen denean, orduan bai, deskantsatzen.

Nere zaletasun bat