miércoles, 18 de abril de 2012

Erraza al da ongi jatea?

ERRAZA AL DA ONGI JATEA?

Antzina, gure arbasoek ez zuten hainbeste aukerarik elikatzeko. Euren lurretan lantzen zituzten produktuak edota mendian ehiztatzen zituzten animaliak, ondoren jateko.
Egungo merkatuan, aldiz, edozein motatako prduktuak gure esku dugu eta hala ere, zaila egiten zaigu dieta orekatua eta gustagarria eramatea.
Azken urte hauetan, irakurri eta entzun dugu hedabide desberdientan gure gazteak ez direla ongi elikatzen eta horren ondorioz, elikadurari lotutako gaixotasunak , gero eta gehiago, zabaltzen ari direla. Batzuk agertzen dira elikadura desorekatuaren ondorioz, hau da, janari koipetsua, litxarreriak, opil industrialak eta “fast food” gehiegi kontsumitzen denean.Elikadura honekin dauden erlazionatuta gaixotasun ospetsuenak, beste batzuen artean, dira: obesitatea eta kolesterola.
Beste elikaduraren desorekak izan daitezke anorexia eta bulimia; hauek azkenaldi honetan geroz eta gehiago agertzen ari dira gure gazteen artean, egun, garrantzi gehiegi ematen diogulako irudi fisikoari. Irudi honen barruan hezur eta larru ez dagoena , gaizki. Kasu batzuetan ia ezin du ezta arropa erosi edozein modako dendatan, neurriak txikiegiak direlako, eta ez estandarrak. Irtenbidea: jateari uztea; ondorioak: batzuetan konponezinak.
Hori dela eta, gurasoen papera erabat garrantzitsua da. Zergatik? Gure eskuetan gakoa dagoelako, guk seme-alabak ongi hezi behar ditugunez, saiatuko gara elikatzeko orduan ohitura onak ezartzen. Adibidez, askotan entzun dugu gosaria otordurik garrantzitsuena dela, baina goizero presaka gabiltzanean ez diogu hainbeste inportantziarik ematen, eta batzuetan cola cao batekin uste dugu nahiko dela. Hau kontrolatu behar dugu guk, gurasok.
Beste aldetik, derrigorrezkoa izan behar da otordu guztiak egitea, eta bakoitzean elikadura orekatua osatzea, horrek ez du esan nahi, noizean behin gozokiak ezin ditugula jan, baizik eta ez oso maiz egiteak.
Kasu batzuetan ume askok eskolako jantokira bidaltzen dituzte, bai gurasoak lanean daudelako, bai ez dutelako lortzen elikaduraren ohitura onak hartzen umeengan. Nahiz eta gogoko ez izan egia da ume askok han ikasten dutela ongi jaten, batzuetan gurasoen figura ez dutelako hain seriotzat hartzen.
Eskolako guraso elkartearen izenean, zabaldu nahi dugu informazio hau gure gurasoen paperean erabilgarria izan dadin. Hots, gure gazteen artean saituko garelako saihesten lehen aipatu ditudan gaixotasunak eta nolabait ikasteko zeintzuk diren aholku garrantzitsuak gure seme-alabak ongi elikatzeko dieta orekatuaren bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario