miércoles, 7 de marzo de 2012

Txostena

AGURRA
Zuzendari hori:
Dakizunez, hona etorri baino lehen, Lazkaoko Maizpide euskaltegian izan naiz euskara ikasten. Nire bigarren ikastaroan, esan nizunez, planteamendu berri baten bidez idazmena landu genuen.
Metodologia berri hau ondo ulertzeko helburuarekin txosten bat erantsi dizut.
Baliogarria izango zaizulakoan.
Rakel

Txostena
Lehenik eta behin ikasleak Interneten blog bat sortuko du. Honi izen bat jarriko dio eta klaseko kideen blogak gehituko ditu, besteak beste, gelako ikasleen lanak ikus ditzakeelako
Bigarrenik, irakasleak proposatuko du gai bat eta horri buruz idazteari ekingo dio ikasleak. Bai paper batean eta ondoren blogean zintzilikatuz, bai zuzenean blogean idatziz.
Hirugarrenik, irakasleak modu azkar baten bidez, ikasleen idazlanak zuzenduko ditu. Hau egin ondoren, inprimatuko ditu eta klasean denon artean akatsak begiratuko dituzte, kasu batzuetan behar diren azalpenak ematen.
Ikasleak idazlana zuzenduta eduki ondoren, berriro bere blogean zintzilikatu dezake.
Irakasleak maiz, ikaslearen idazmenaren trebetasuna hobetzen dituzten ariketa batzuk prestatuko ditu eta ikasleak behin eginda bere blogean jarriko ditu.
Laburbilduz, metodologia hau oso baliogarria da ikaslearen idazteko gaitasuna lantzeko. Alde batetik ikasleak bere akatsen zuzenketak modu azkar eta eroso batean jasotzen baitu. Ez du behar euskaltegi edo barnetegian egon behar, etxetik ere egin dezake. Beste aldetik gaur egun, edozein arlotan oso garrantzitsua delako teknologia berrien erabilpen on bat gauzatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario