miércoles, 7 de marzo de 2012

Argazkiaren deskribapena

Argazki hau begiratzerakoan, burura etortzen zaidan lehenengo gauza ospearen ondorioa da. Hau da, normalean famatu gazte batzuek sufritzen dituzten arazo pertsonalak, ospe hori aurre egiten ez dakitelako.
Azken urte hauetan, asko izan dira egoera hau bizi izan dutenak eta kasu gehienetan beren buruaz beste egiten dute, euren karrera profesionalei amaiera tristea emanez. Famatu hauek izen bat dute “27ko belaunaldikoen kluba”, eta esan liteke hemen sartzen dena, adin hau bete baino lehen hiltzen dela, normalean, euren buruaz beste eginda. Esaterako, Amy Winehouse, Kurt Cobain, etab.
Zergatik bukatzen dute pertsona hauek hain gaizki? Jendearen ustez, zaila da ulertzea, den-dena daukatenek, horrelako bizimodu txarra eramatea, baina nik uste dut hauei gertatzen zaiena oso gogorra dela: dena dute, baina azken finean bakarrik daude gehienetan.
Asko bidaiatzen dute euren lanak horrela eskatzen dielako eta ia beti bakarrik daude, hotel batetik bestera, hiriz-hiri…
Azkenean bakardadeari ez dakite aurre egiten eta egoera askotan alkohola edo drogari ematen diote, ihesbidetzat harturik. Konturatzen direnerako menpekotasuna dute droga edo alkoholarekiko eta berandu da konponbide bat lortzeko, orduan euren buruaz beste egiten dute, sarritan botika edo drogen gaindosiz.

1 comentario:

  1. Joxemai!! argazkiak zure blogean ez ditudanez aurkitu nire blogean jarri dut!

    ResponderEliminar